lunes, 2 de junio de 2014

KLIMA ALDAKETA

Denek dakitenez munduaren tenperatura igotzen ari da eta oso arazo larria da. Tenperaturak igotzen segitzen badu, geratzen den izotz dena urtu egingo da eta itsasoaren maila asko igoko da Herbereak edo Belgika adibidez ur azpian geratuko dira.

Adituek diotenez klima aldaketa hau orain dela 100 urte baino gehiago hasi zen, gizakiak isurtzen dituzten berotegi efektuko gasetan oinarrituta dago berotze globala. Orain dela urte askotako argazkiak ikusten baditugu argi eta garbi ikusiko dugu gero eta elur gehiago ari dela urtzen eta gero eta eguraldi arraroagoa daukagu, ori dena geu ari gara eragiten isurtzen ditugun gasekin, horregatik oso garrantzitsua da ahal den erregai fosil gutxien erabiltzea.


Argazki honetan argi eta garbi agertzen da zer ondorio dituen klima aldaketak, goiko argazkia 1962. urtean atera zuten eta Peruko glaziar bat irteten da, beheko argazkia 2009. urtean ateratakoa da eta harrigarria dirudienez ez da izotzik irteten, den-dena urtu egin da eta orain glaziar bat egon beharrean laku bat besterik ez dago.

Adituen ustetan XXI. mendean zehar lurraren gainazalaren tenperatura 1,1 eta 6,4 graduren artean igoko da. Hori gertatzen bada elurra oraindik eta azkarrago urtuko da eta itsas maila igo egingo da eta horrek sekulako kalteak ekarriko ditu, adibidez uholdeak daudenean herri asko eta asko inundatuta geratuko dira, gero eta eguraldi txarragoa egingo du, udan eguraldi txarrak egiten hasiko da eta neguan beroa egingo du eta nekazariek arazo larriak edukiko dituzte beraien baratzekin.

Gero eta jende gehiago hasi da berotze globalaren ondorioez kezkatzen adibidez Al Gore, Estatu Batuetako presidente ordea izandakoa

AL GORE

Albert Arnold Gore, Jr Washingtonen jaio zen 1948ko martxoaren 31ean. Gaur egun politikari etaekologistaa amerikarra da.
45. Ameriketako Estatu Batuetako  presidente-ordea izan zen Bill Clinton presidente egon zen garaian eta 2000. Urtean AEBko presidenteen elezioetara aurkeztu zen baina galdu egin zuen orain dela gutxirarte egon den AEBetako presidentearen aurka hau da George Walker Bushen aurka. 2007. Urtean bakearen  Nobel saria irabazi zuen beroketa globalaren aurka horrenbeste gauza egiteagatik eta geroago arrazoi berdinengaitik “el Premio Príncipe de Asturias de Cooperación Internacional” irabazi zuen.
2006. urtean  “ Egi deseroso bat” izeneko dokumentala aurkeztu zuen gainera urte horretan bertan  dokumental horrekin Óscarra irabazi zuen.
Dokumental horretan  aldaketa klimatikoari eta beroketa globalari buruz hitz egiten du.
Hona dokumental horri buruzko helbideak:           http://www.takepart.com/an-inconvenient-truth/film (Ingelesez)    
http://vimeo.com/42156221   (gaztelaniaz)

miércoles, 26 de febrero de 2014

HACKERRAK
Denok pentsatzen dugu hackerrak gaiztoak direla eta jendeari informazioa lapurtzen diotela baino egia alda denak gaiztoak direla? Hacker gaiztoak edo pirata informatikoak geure informazioa lapurtu dezakete eta beraiek nahi duten bezala ibili gero, edo kreditu txartelaren zenbakia eskuratu edo birusak txertatu ordenagailuetan edo mugikorretan, , ori egitea ilegala da noski, baina oso zaila da hackerrak arrapatzea oso argiak direlako. denok pentsatzen dugu geure datuak seguru daudela internetan baina ala alda? Jordi Evolek proba bat egin zuen hacker batekin ea hackerrak bere mugikorra hackeatu ahal zuen eta harrituta geratu zen emaitzekin, hackerrak bi-hiru minutuetan bere mugikorra hackeatu zuen eta nahi zuen informazio guztia eskuratu ahal zuen, bere elkarrizketa guztiak, nor zen, mugikorreko zenbakia... Horrek esan nahi du argazki bat sarera igotzen dugun momentuan edonork eskura dezakela argazki ori eta nahi duena egin dezakela argazkiarekin, horrexegaitik ibili behar da kontuz internetekin.

Zorionez badaude hacker on batzuk enpresetan egiten dutenak lan, eta beraien lana segurtasuna obetzea da eta ez diote inorri beraien informazioa lapurtzen usten. Beraz hacker guztiak ez dira gaiztoak.

martes, 1 de octubre de 2013